Nazioarteko 43. Folklore Jaialdia

Hainbat herritan egingo dituzte erakustaldiak munduko hainbat tokitatik iritsitako taldeek.

Portugaleteko saioak

Uztailak 23. Kontzertuak: Ekuador, India eta Poloniako taldeetako musikarien eskutik. Gran Hotel Puente Colganteko terrazan, 13:00etan.

Uztailak 24. Kontzertuak: Errusia eta Mexikoko talde gonbidatuen eta Elai Alai taldeko musikarien emanaldia. Gran Hotel Puente Colganteko terrazan, 19:00etan.

Uztailak 25. Munduko Dantzak jardunaldia, Karlos VII.a kalean. 21:30etik 23:00etara. Egun horretan bertan, Munduko Sustraiak egingo dute: talde guztiek euren herrialdeetatik ekarritako lur apur bat ipiniko dute Gernikako Arbolaren kimuetako baten oinetan.

Erakusketa. Asier Bastidak 2015eko jaialdian atera zituen argazkiekin eratutako The Folk Face erakusketa, Portugaleteko metro geltokian, abuztuaren 18ra arte.

Bilbo

Uztailak 27. Jaialdirako iritsi diren bost taldeek, Elai Alaik berak eta Kolonbiako talde batek egingo dute erakustaldia, Arriaga antzokiaren plazan, 19:00etan.

Erakusketa. Asier Bastidaren The Folk Face erakusketa, Bilboko Zazpikaleak geltokian, uztailaren 31ra arte. Zenbait argazki Abandoko geltokian jarriko dituzte abuztuaren 1etik 18ra bitartean.

Getxo

Bihar. Mexikoko taldeak egingo du erakustaldia, 21:00etan.

Ermua

Uztailak 23. India eta Poloniako taldeek egingo dute dantza ikuskizuna. 19:00etan emango diote hasiera saioari.

Barakaldo

Uztailak 27. Mexikoko taldea. 20:30ean.

Gueñes

Uztailak 30. Indiako taldea, 20:00etan.

Sopuerta

Uztailak 30. Mexikoko taldea, 22:00etan.

Bakio

Uztailak 30. Txuvaxiako errepublikako dantzariak, 22:00etan.

Arrieta

Uztailak 31. Mexikoko taldearen emanaldia, 19:00etan.