Neurri batzuk

Eztabaidarako 50etik gora proposamen jaso ditu Hirigintza sailak. Horietako batzuk dira ondokoak:

Ibilgailuak ordezkatu. Erregaia erabiltzen duten ibilgailuak elektrikoengatik ordezkatzea sustatu.

Oinezkoak. Oinezkoen alorrean lehentasunezko jardueren sarea definitu.

Estalkiak. Zubietan eta kaleetan estalkiak jarri, bereziki, merkataritza eremuetan eta oinezkoentzako guneetan.

Seinaleak. Oinezkoek ibilbideak egiteko seinaleak jarri. Seinale horietan interesa duten lekuak zehaztuko dira. Ibilbide turistikoak marraztu lurrean.

Zenbait auto mugatu. Trafiko zuzendaritzak isurien arabera sailkatutako autoen sarrera mugatu.