Gakoak

Biziz Bizi elkarteak bederatzi neurri proposatu dizkio Bilboko Udalari, hiriburua bizikletaren aldeko hiri bilakatzeko.

1. Mugikortasun iraunkorra. Lehentasunak ezarri mugikortasun mota iraunkorrenetik txikienera: oinezkoa, bizikleta, garraio publikoa, karga daraman garraioa, ibilgailu pribatu partekatua eta partekatu gabea.

2. Bide seguruen sarea. Bizikleta bide seguru eta zuzenen oinarrizko sarea marraztea.

3. Bideen tipologia egokitu. Bizikletari lekua egiteko tokia errepideari kendu; ez oinezkoen eremuari.

4. Zirkulazio ordenantza egokitu. Motordun ibilgailuak ez direnekiko diskriminazio positiboa jaso beharko luke zirkulazio ordenantzak.

5. Garraioen arteko lotura hobetu. Bizikleta garraio publikoan erraz sartzeko aukera zein geltokitan aparkaleku seguruak bermatu.

6. Aparkaleku seguruak. Bizikletentzako aparkaleku seguruak bermatu hiri osoan.

7. Seinaleak. Bizikletaren presentzia agerian uzteko seinaleak sustatu, bizikletaren ikusgarritasuna bermatu ahal izateko.

8. Informazioa eta trebakuntza. Ibilgailu publiko eta pribatuetako gidarientzako zein txirrindularientzako informazio kanpainak beharrezkoak dira.

9. Koordinazioa. Bizikleta  mugikortasun iraunkorrerako oinarrizko elementu gisa bultzatzeko administrazioen arteko koordinazioa, bultzada politikoa eta parte hartzea bermatu.