Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko 22. Jaialdia

Denetariko diziplinak jorratuko dituzten ikuskizunekin iritsi da Arrigorriagara Clown eta Pailazoen Nazioarteko 22. jaialdia. Gaur, bihar eta etzi bederatzi lan ikusteko aukera izango da herriko hainbat txokotan.

Ostirala, maiatzak 5
18:30. Italiako Circolabile konpainiaren O como… cacahuete ikuskizunak emango dio hasiera jaialdiari. Udaletxe plazan izango da.
19:30. Herrialde Katalanetatik iritsitako Cristina Solek Wet Floor aurkeztuko du. Udaletxe plazan.

Larunbata, maiatzak 6
18:30. Barre konpainiak Eskobien atzetik ikuskizuna taularatuko du, Udaletxe plazan.
19:30. Naoto Okada japoniarrak yo-yoa erabiltzeko orduan duen trebetasuna utziko du agerian. Udaletxe plazan.
20:00. Argentinatik iritsitako Duo Laos konpainiak Otros aires ikuskizuna aurkeztuko du, Udaletxe plazan.
20:30. La Banda del Otro talde andaluziarrak Yee Haw taularatuko du, Udaletxe plazan.

Igandea, maiatzak 7
12:30. Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek Kolore ikuskizuna aurkeztuko dute, Udaletxe plazan.
13:45. Naoto Okada japoniarrak yo-yoaren erabileran duen trebezia utziko du agerian, berriz ere, Udaletxe plazako erakustaldian.
18:15. Duo Laos argentinarrek larunbateko ikuskizuna errepikatuko dute: Otros aires. Udaletxe plazan egingo dute orduan ere.
19:00. Bamboleas  eta Alas de Circo konpainiek Bambalas antzezlana eramango dute Udaletxe plazara. Madrilgo eta Argentinako artistez osatuta dago taldea.
20:15. Euskal Herriko XX. mendeko industriari lotutako Lurrak proiektuak emango dio bukaera jaialdiari. Besteak ez bezala, frontoian taularatuko dute.

Egunero
Asmakizunen Azoka erakusketa zabalik dago, asteazkenaz geroztik, udaleko erakusketa aretoan. Elementu ulertezin eta fantastikoak darabiltzaten asmakizun, makina eta zientzia baliatuko dituzte ikusleak txundituta eta liluratuta uzteko. Azokako pertsonaiak asmatzaile zoro batzuk dira. Proposamen hori bideratuko dute ia ezinezkoak diruditen azalpen zientifikoak eta antzezpen eroak eginez. Maiatzaren 14an itxiko dute.