Egitaraua

Biharko martxa eta ekitaldia zein igandeko formaziorako tailer eta esperientzia mahaiak izango dira deialdi nagusiak, baina aisialdiaz gozatzeko jardunak ere izango dira Gernikan gaur eta bihar. Hona egitaraua:

Apirilak 29, larunbata
16:00. Zutabeen irteera Muxikatik Gernikarantz.
17:00. Zutabeek osatutako martxa Gernikan sartuko da.
17:30. Kontzentrazioa, ongietorria eta ekitaldi nagusia.
19:00. Asamblea Eusko-Saharaui performancea Pasilekun. Mugak, arrazismoa eta gizarte bazterkeria salatzeko emanaldi laburrak. Kanpalekuetan 40 urte daramatzaten sahararren egoera ere ikusaraziko dute.
19:00. Txikigunea Pasilekun. Haurrentzako jolasak, margoak, musika eta beste. 21:00ak arte zabalik.
19:30. Hitzaldia Arcadi Oliveres i Boadella ekonomialari eta Bartzelonako Justizia eta Bakea elkarteko presidentearen eskutik.
20:30. Horacios & Curiacios antzerkia, Elai-Alai frontoian. Bertolt Brechtek 1934an idatzi zuen obran oinarrituta dago ikuskizuna. Gerren zentzugabekeria eta boterea gainontzekoak suntsituta lortu nahi izatean azaleratzen den giza ergelkeriari buruzko hausnarketa da.
22:00. Kontzertuak, Astran: La Chula Potra rap kantari nafarra, Ari abeslari gernikarra, Orlis Pineda kantautore kubatarra eta Betto Snay Angolako rap kantaria.

Apirilak 30, igandea
08:45. Gosaria.
09:30. Gaikako tailerrak.
11:30. Txikigunea, Astran. Jolas jarduerez gain, Oliver Magoaren emanaldia izango da. 14:00ak arte egongo da zabalik.
14:00. Dantza ikuskizuna, Berangoko dantza taldearen eskutik.
14:00. Bazkaria.
16:30. Esperientzia mahaiak.
17:00. Dokumental emanaldia, Elai-Alain: Unax Blancoren ‘Refugiados. Camino a ninguna parte’. Ondoren, solasaldia zuzendariarekin.
19:00. Amparo Climenten ‘Lágrimas de Africa’ dokumentalaren emanaldia Elai-Alain.
19:15. Tailerren ondorioak.
20:00. Amaiera ekitaldia. Las kapritxosas clown emanaldiak, Gernika Garretan koruko kideen kantaldiak eta Ross dantza eskolakoen ikuskizunak emango diote amaiera ekinaldiari.

Maiatzak 1, astelehena
10:00. Gernikatik Bilborako irteera, maiatzaren 1eko manifestazioan parte hartzeko. Bertoko edo atzerriko, lankide pareko leloa eramango dute langileen eguneko mobilizazioetara.

Bihar, etzi eta etzidamu
10:00. Hiru argazki erakusketa egongo dira hiru egunetan:
Antonio Sempereren ‘A pie de valla’, Elai-Alaiko aretoan; Txefo Mendezen ‘Caravana a Grecia. Abriendo Fronteras’, Astran; eta ‘Ekinklik, Fotomugimendua’ eta Olmo Calvoren argazkiekin osatutako ‘Fronteras’ erakusketa, Astran.