Ospakizunak

Datorren aste osorako ekitaldiak prestatu ditu Andramari ikastolak. Larunbatean egingo dute festa nagusia.

Astelehena

17:30. Gernikako Arbolaren kimuaren landaketa, ikastolako laborategian.

18:00. Gure historia kafe baten inguruan kafe hizketaldia. Ikastolako liburutegian.

Asteartea

19:00. Hitzaldia: Adimen emozionala seme-alabekin nola landu. Zelaieta zentroko areto nagusian.

Asteazkena

18:30. Arrasti-pasa frontoian: esku pilota eta musika. Zelaieta frontoian.

Osteguna

19:00. 50 urte kantu kale. Herrian barrena abestuz. Gernika plazatik abiatuta.

Ostirala

14:30. Ikasleen eguna. Ikastolan: puzgarriak (goizez), Xaibor DJa eta jolasak.

16:30. Txokolatada. Gurasoekin batera, musikaz girotuta.

Larunbata

12:00. Herri kirolak. Udaletxe plazan.

12:30. Herria girotzen hasiko dira ospakizunetarako: kalejira, joaldunak eta erraldoiak.

13:30. Heldu gara! Pregoia eta txupinazoa, udaletxetik.

15:00. Zorionak, ikastola bazkaria. Larrea kiroldegian egingo dituzte bazkaria eta egunari behar bezalako bukaera emateko erromeria.