Urduñako Musika Astea

Gaur, azaroak 18
20:00. Urduñako musika taldeen kontzertua, Andra Mari elizan.
22:00. V. Musika Poteoa:
Hiria taberna. Virginia Alonsoren kontzertua.
Union taberna. The Pushermen taldearen kontzertua. Laukote horrek betiko rock-and-rolla eta 1960 eta 1970eko hamarkadetako musika beltzaren doinuak taularatuko ditu. Curtis Mayfield abeslariaren abesti baten izenburua hartu dute taldearen izen gisa.

Bihar, azaroak 19
13:00 – 17:00. V. Musika Poteoari jarraipena emango diote. Hainbat tabernatan izango dira kontzertuak:
Batzoki taberna. Carlos Velasco jazz bikotea.
Bar X. Blues eta rock estiloak uztartzen dituen Baster taldearen kontzertua.
Jubilatuen taberna. The Bilboes Three rockabilly taldea.
Marrazki taberna. Mikel Castro & Yves Laurent taldeak blues eta rock estiloak uztartuko ditu.
Politena taberna. Rock, blues eta pop doinuak taularatuko ditu Los Herminios taldeak.
Sortetxe taberna. Peri & Gros taldeak pop eta rock estiloz beteko ditu txokoak.

19:00. Hainbat kontzertu egingo dituzte Foru Plazan. Eguraldia lagun ez bada, Gaztetxean egingo dituzte: La Banda de Jalber. Bost lagunek osatzen dute Portugaleteko taldea: Alberto Zabala abeslaria da, eta gitarra jotzen du; Rikar Muxika Saralegik, baxua; Ramon Gardeazabalek, gitarra; Iñaki Munillak, bateria, eta Joserra Azkuek, teklatua. Siroka ariko da ostean: 2009an elkartu zen lagun talde bat bi abesti osatzeko asmoz. Orduz geroztik, agertokiz agertoki ari dira.
22:30. Lapurdika taberna: Ruta 637. Blues, pop eta rock musika estiloak uztartuko ditu taldeak.
00:30. La Noche taberna: Satisfechos. Rock eta blues doinuak.

Igandea, azaroak 20
10:00. Kalejira Getxa Goi eta Urduñako klarin joleen eskutik.
13:00. Santa Zezilia bandak Urduñako kaleak alaitzeko kalejira egingo du.
13:00 – 15:00. V. Musika Poteoa:
Belatzgorri. La Mara, Gus y Soraya (flamenkoa).
Gernika. Music Box soul eta pop saioa.
Gorobel. Asuca Namak musika kubatarra jarriko du.
Posada. Virginia eta Machineak.
Romulo. Tobacco Road. Gasteiztik iritsiko da Txitxo Amilik eta Antonio Azazetak osatutako blues bikotea. Blues klasikoak eta eurek sortutako abestiak interpretatuko dituzte.
Tuareg. Durbin Poveda. Besteak beste, Mubajito, Sexy Troopie eta El Baila Solo taldeetan aritutakoa da Iñaki Cerrajeria. Rock estiloko klasikoak egokitzen dituelako nabarmentzen da.

Azaroak 25, ostirala
19:30.
Kontzertua familian saioa, Alondegian. Zinema, telesail eta telebistako soinu banden abestiak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek, Santa Zezilia bandaren eskutik.
22:00. V. Musika Poteoa.
Mugalde taberna. Hotel Ruido.
Amnesia Inn. Versen.

Azaroak 26, larunbata
13:00. Poteoa: Atera zure musika tresna kalera, eta parte hartu Urduñako kaleak girotzen. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
15:30. Bazkaria, Urduñako gaztetxean.
18:00. Jam session bat antolatu dute Urduñako musikari guztiak elkartzeko eta jaialdiari bukaera emateko.