Egitaraua

Astelehenetik ostegunera egingo dituzte Zer jan eta nola erosi? Elikadura burujabetza helburu jardunaldiak Labore eta Gite-Ipes elkarteek. Lau mahai inguru antolatu dituzte guztira, eta 19:00etan hasiko dira denak. Mahai inguru guztietan bere burua aurkeztuko du Labore elkarteak, eta baita aurrera begira elkarteak dituen erronkak ere.

Urriaren 24a, astelehena.
‘Elikadura, negozioa ala denon eskubidea?’, Kafe Antzokian. Paul Nicholson Bizkaiko EHNEko kidea eta David Garnatxo Iruñeko Landare kooperatibako kidea izango dira solasaldian. Eta Aida Fernandez Labore elkarteko kidea izango da eztabaida moderatzen.

Urriaren 25a, asteartea
‘Alternatibak eraikitzea posiblea da?’, Santutxuko Karmelo ikastolan. Juan Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako alkatea eta Jakoba Errekondo agroekologian aditua izango dira alternatibei buruzko mahai inguruan. Unai Brea Argia-ko kazetariak egingo ditu aurkezle lanak.

Urriaren 26a, asteazkena
‘Burujabetza ekonomikoa, soberania politikoaren oinarri’, Deustuko Gazte Lokalean.  Esti Besa Arabako Errioxako ardoaren ekoizlea eta Jon Legorburu Oiartzualdeko Laboreko kidea izango dira solasaldian. Haizea Eguren Laboreko kideak gidatuko du mahai ingurua.

Urriaren 27a, osteguna
‘Euskal Herria elikadura buru-jabetzaren bidean’, Ekoetxean. Sonia Inguza EHNE eta Etxaldeetako Emakumeak-eko kidea eta Mixel Berhokoirigoin Laborantza Ganberako kidea izango dira solasaldian. Jardunaldiak bukatzeko, tokiko produktuen dastaketa izango da mahai inguruaren ondoren.