Mareak jaialdia

Urriaren 11, asteartea
19:00. ‘Haizeari berbetan. Itzalak eta hegalak’. Itsasoko kondairak kontatuko ditu Edorta Jimenez idazle mundakarrak, Aita Guria baleontzian.
21:30. TAU taldearen kontzertua. Beleza Malandra Ateneo Kulturalean, hiru euroren truke.

Urriaren 12a, asteazkena
19:30. Bideo emanaldia: Searching for de wrong eyed Jesus pelikula, Nestor Basterretxea aretoan.

Urriaren 13a, eguena
19:00. Hitzaldia: Del carnaval a San Juan, simetria de la fiesta hitzaldia eskainiko du Juan Antonio Urbeltzek. Euskal kulturan eta folklorean aditua da, eta udako solstizioko jaiak izango ditu hizpide, Arrantzaleen museoan.
21:00. Boy Toy taldearen kontzertua izango da, Beleza Malandra Ateneo Kulturalean, hiru euroren truke.

Urriaren 14a, ostirala
21:00. Malmö, Khea Ziaterren film eszenikoa ikusteko aukera izango da, Kafe Antzokian, sei euroren truke.

Urriaren 15a, zapatua
12:30. Neonymus proiektuaren kontzertua ikusteko aukera izango da, Arrantzaleen Museoan.
22:00. Jupiter Jon, Perlak eta Petra taldeak arituko dira Kafe Antzokian.