PROTESTA EGUNAK

Langileen eta aldundiaren arteko gatazkan aldaketarik ez bada, maiatzaren 4tik hasita lanuzteak egingo dituzte Bizkaibus zerbitzuko langileek.

Bi orduko lanuzteak

Maiatzaren 4tik aurrera. Maiatzaren 4, 9, 12, 16, 18 eta 20an bi orduko lanuzteak izango dira. 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara.

Hiru orduko lanuzteak

Maiatzaren 23tik 26ra. Hiru orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko langileek lau egun horietan. 07:00etatik 10:00etara eta 17:30etik 20:30era.

Lau orduko lanuzteak

Maiatzaren 30etik aurrera. Maiatzaren 30 eta 31n eta ekainaren 1, 2, 3, 6, 7, 8, 9 eta 10ean lau orduko protesta egingo dute, 07:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.