San Mames inguruan lo egiten zuten etxebakoak bidali dituztela salatu dute

BILBO. EHUk San Mames ondoan duen unibertsitatearen terraza azpian lo egiten zuten etxebakoak kanporatu egin dituztela eta gunea hesitu dutela salatu dute Gazte Komunistek. Arazoa konpondu ordez ezkutatzea egotzi diote Bilboko Udalari; EHUri, laguntza ematea.