Surf eta SUP surf txapelketa izango da Bakion

Euskal Herriko Euskaltel Surf Txapelketa Handia bihar eta etzi egingo da, Bakion. Aurten irekia izango da lehiaketa, eta edonork parte hartu ahal izango du, aurrez izena eman badu. Hiru mailatan banatuko da txapelketa: 40 urtetik gorakoena izango da bat, emakumeena bestea eta gizonezkoena hirugarrena. SUP surf txapelketa ere batuko zaio aurten surfarenari. Urriaren erdialdean egitekoa zen lehiaketa, baina, eguraldi txarra zela eta, atzeratzea eta surf txapelketarekin batera egitea erabaki zuten antolatzaileek. Bihar eta etzi izango da, beraz, hori ere, Bakion.