Ibilgailu klasikoen erakusketa erraldoia

Auto historikoen jarraitzaileek hitzordu garrantzitsua dute asteburuan Barakaldon: auto klasikoen Retroclasica azoka erraldoia. Hiru pabiloitan banatutako 50.000 metro koadrotan 200 erakuslehio inguru izango dira. Ibilgailuen artean, ikusmina sortuko dute “mendi eta hondartzarako Seat 600” autoak zein Citroen DS Cabrio Chapron eta Jaguar E-Type klasikoek. Motorrak eta erakustaldiak ere izango dira.

Gaurtik igandera

Gaur hasi eta igandera arte egongo da zabalik erakusketa, BECen.