Olio erabilia uzteko 13 edukiontzi Lea-Artibain

MARKINA-XEMEIN. Lea-Artibai Amankomunazgoak hamahiru edukiontzi laranja ipiniko ditu, eskualdeko sukaldeetan erabilitako olioa biltzeko. Bakoitza non dagoen azaltzen duen mapa bat eskegi dute www.reciclatuaceite.com webgunean. Era berean, mankomunitateak kontzientziazio kanpaina bat ere abiatuko du. Hala, datozen asteetan eskualdeko hainbat ikastetxetara joango dira, Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailetako ikasleekin tailerrak egitera.