ALADINO, HELDUTASUNERAKO BIDEAN

Aladino izeneko mutikoa oso berekoia da, eta baita nolabaiteko ezjakina ere. Heldu egin behar du bizitzak eman diezazkiokeen gauza liluragarriak merezi ahal izateko; eta aukera horiek magikoki islatzen dira, lanparako jeinuaren bitartez. Gorakada konpainiak ideia hori oinarri hartuta osatu du pertsonaia nagusiaren izen berbera duen antzezlana. Txotxongiloen bitartez, 5 urtetik gorako umeak eta haien senitartekoak nortasuna garatzearen garrantziaz gogoeta egitera gonbidatuko dituzte, betiere umorea ahaztu gabe.

Santurtzin egongo da ikusteko aukera, etzi, 12:30ean, Serantes kultur aretoan. 50 minutu irauten du, eta sarrerak lau euro balio du.