Megapark osoa ez dago hartzekodunen lehiaketan

BARAKALDO. Megapark Barakaldok jakinarazi du Arcona Ibericak, Megapark merkataritza guneko eremu baten jabeak aurkeztutako hartzekodunen lehiaketatik kanpo dagoela. Urtean 18 milioi bisitari baino gehiago dituela jakinarazi du, krisi sasoia izan arren. Argitu dute Arcona Ibericak aisialdi gunea deritzonaren jabetza besterik ez duela: zinema eta jatetxeen gunearena.