INGURUMENAREN ERAKUSLEIHOA

Joan den asteburuan, 12.000 lagun igaro ziren Durangoko Landako gunetik, Berdeago azokatik. Gainera, 50 enpresa inguruk parte hartu zuten energia berdeen azokan. Teknologia iraunkorrak eta energia aurrezteko baliabideak izan ziren ikusgai. Hainbat erakuslekuz gain, auto, moto eta bizikleta elektrikoak probatzeko zirkuitu bat ere atondu zuten. Hitzaldiak eman zituzten, eta gazteenentzako tailerrak ere izan ziren.