HERRITARRAK, ERAKUNDEEN LANETAN

Hainbat herritako landa inguruetan, Bizkaibusen geltokiak aterperik barik daude. Sarritan eskatu izan diote Bizkaiko Foru Aldundiari jartzeko, baina gehienetan ez dute erantzunik jasotzen. Hori gertatu zaie Mungiako Emerando auzoko bizilagunei. Hala, administrazioak bere lana egin artean, plastikozko aterpe alternatiboa eraiki dute. Hartara, neguko egun euritsuetan autobusari busti gabe itxarongo diote. Benetakoa jarri bitartean errespetatzeko eskatu dute.