Batzar Nagusiek euskarazko ‘Sopela’ onartu dute herriaren izen ofizial legez

Orain arte modu ofizialean Sopelana deitzen zen herria, aurrerantzean Sopela izango da. Eguazteneko osoko bilkuran euskarazko izena ofizial bihurtzea onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek. Aurretik Sopelako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere egina zuten onarpena. Nahiz eta Sopelana-ren jatorri euskalduna aitortu, Euskaltzaindiak euskarazko izena Sopela dela ebatzi zuen herri izenak arautu zituenean.

EAJk eta Bilduk babestu dute izen aldaketa. PSE-EE eta PP, berriz, aurka agertu dira. Hala ere, bozketan abstenitu egin dira. “Badirudi Sopela izeneko herri bat izena aldatzera behartu zela, baina ez da horrela. XII. mendeko agirietan Sopelana modura agiri da”, ohartarazi du Juan Otermin sozialistak.