Andreek segurtasun urriko guneak markatu dituzte

BEDIA. Udalak eskatuta, seguru sentitzen ez diren guneak identifikatu dituzte Bediako andreek, eta mapa batean markatu. Aparte dauden inguruak, argi eskasa dutenak edo jende gutxi igarotzen direnak dira gehienak. Hilerriaren atzeko aldea eta tren geltokia dira gehien aipatu direnak. Azkena argitsua da, baina herrigunetik aparte dago. Aztertu ostean, udalak neurriak hartuko ditu.