MENDI GAILURRETIK IRRIBARREAK SORTZEN

Mendizaleak antzezlana taularatuko dute domekan Hipo eta Tomax pailazoek, Basauriko Social antzokian. 12:30ean antzeztuko dute ikuskizuna. Tomax aguazila eta Hipotolomeo garbitzailea mendira abiatuko dira abentura berri honetan. Naturarekin zuzenean jarriko dira harremanetan, eta zaindu ere egingo dute, Eustakio mendien zaindaria ager ez dadin. Animaliekin jolasteaz gain, hainbat abentura izango dituzte. Antzerkia ikustera doazen umeek ondo abesten badute, elurra ere egin dezake. Eta horixe forgatzera animatuko dituzte pailazoek. Ordubete iraungo du ikuskizunak, eta lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago.