ELKARTASUNA, ERREGE OPILEN BITARTEZ

Koroideremia gaitzak jotako gaixoekiko elkartasun jarduera bat egin zuten joan den domekan, Mungian, bertako udalak eta Diz-diz emakume elkarteak antolatuta. Errege opil zatiak banatu zituzten euro baten truke Errosko Jaian —herrian ohitura bihurtu da jai hori—. Bertako familia bateko hiru seme-alabek gaitz arraro hori dute. Ikerketarako finantzaketarik aurkitu ezean, apurka ikusmena galduz joango dira umeok, eta itsu geratzeko arriskua daukate.