Aisiarako ortu kopurua bikoiztuko du udalak

MARKINA-XEMEIN. Udaberrira begira, Markina-Xemeinen dagoen aisiarako ortu kopurua bikoizteko asmoa iragarri du udalak. Berroeta inguruan bertan beste berrogei ortu jarriko dituztela azaldu dute. Jakinarazi dute orain arte eskuragarri dauden partzela guztiak okupatuta daudela eta hamar lagun daudela itxaron zerrendan.