Zortzigarren greba orokorra egin zen maiatzaren 30ean

ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, EHNE, CGT eta CNT sindikatuek eta hamaika gizarte eragilek deituta, greba orokorra egin zen maiatzaren 30ean Hego Euskal Herrian; azken urteetako zortzigarrena. Bizkaian aurreko deialdietan baino oihartzun apalagoa izan zuen. Bilbon, adibidez, ia ez zen nabaritu ere egin.