‘HERRI HARRESIA’ APURTUTA, ATXILO

Ehunka lagunek bat egin zuten Ondarroako zubian maiatzaren 27an, Urtza Alkorta herrikidearen atxiloketa eragozten saiatzeko asmoz. Ertzaintzak lau ordu behar izan zituen zubian elkartuta zegoen jendea handik atera eta Alkortarengana iristeko. Elkartasun mezuak izan ziren udaberriko goiz hartan, eta tentsio handia izan zen. Poliziak indarrez atera zituen Alkorta atxilotzea eragoztera joanikoak, eta, handik gutxira, kartzelara eraman zuten Alkorta bera.