HOGEI URTEREN OSTEAN, LEHEN MAILAN

Luis Garridoren esanetara, Getxoko Jolaseta patin hockey taldeak lehen mailan hasi du aurtengo denboraldia. Hogei urteren ostean, berriz ere Bizkaiko talde bat gorenean lehiatuko da. Azken urteetan hainbatetan egin dute getxoztarrek igotzeko ahalegina, baina beti huts egin dute. 2011ko denboraldian ahalegindu ziren azkenekoz. Gaur egun indartsu dago kirol hori herrialde historikoan. Behe mailetan bost talde daude, 350 eskola mailako jokalari eta180 federatu.