Izen ofiziala Sopela izateko bidea, martxan

SOPELA. Gaur egun, Sopelana da herriaren izen ofiziala. Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeak, baina, Sopela finkatu zuen euskarazko izen arautu gisa, herrian eta eskualdean euskaraz gehien erabiltzen dena delako. Jatorrizko Sopelana-k n hizkia galdu zuen, beste hainbat herri izenetan gertatu den bezala. Hil honetako osoko bilkuran eztabaidatuko da aldaketa.