Bildu: “Aurrekontu antisozialena Espainiako eskumagaz adostu dute”

Bizkaiko Bilduk gogor gaitzetsi du EAJ eta PPren arteko akordioa. Bizkaitarrei azalpenak emateko eskatu die jeltzaleei Irune Soto bozeramaileak: “Aurrekontu antisozialenak Espainiako eskumagaz zergatik adostu dituzten argitu beharko dute”. Haren esanetan, “eskuinak baino ezin du onartu proiektu hau”.

Bilduren ustez, “gezurra da” ez dagoenik dirurik eta beste aukerarik. “Gizarte ekintzan gastatzeko borondate politikoa falta da”, ohartarazi du Sotok. Foru aldundiak arlo horretan egin dituen murrizketak “onartezinak” direla dio, eta salatu du “aurrekontuaren %28” baino ez dela gizarte gaietarako.