Handi bezain indartsu

Juan Bautista Artaza Iraolaga zuen jaiotzez izena. 1812ko maiatzaren 22an sortu zen, Urdulizen, Antsone baserrian. Garai hartako ohiturari jarraituz, bada, jaiotetxearen izena hartu zuen.

Lanbidez, itsasgizona zen. Itsasoan igaro zuen bizi osoa. Gizon handia zen: garaia eta gihartsua. Haren indarra sekulakoa ei zen. Lanerako erabilgarria izan zitzaion, baina baita lehiarako ere. Londresko portuan, garai hartan, zirkuko behargin bat zen indartsuena. Han lehorreratu zirenetako batean, harekin borrokatu zen Antsonekoa, eta garaitu egin zuen. Ihes egindako zezenak ere berak bakarrik menderatzen zituen. 44 urtegaz hil zen, jaiotetxean.