PAUSOKA, MILIARAINO

Berangoko Nazioarteko Milia lehiatuko dute bihar arratsaldean. 16:40an hasiera emango zaion proban parte hartu nahi duenak gaur du izena emateko azken eguna. Berangoko kultur etxera jo behar da horretarako, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Kategoria guztietakoek dute horretarako aukera, eliteko federatuek izan ezik. Azken horiek gonbidatu gisa soilik hartu ahal izango dute parte. 1.609,344 metroko lasterketa izango da, milia bat, hain zuzen.