MENDE ERDIAREN OSPAKIZUNEI EKINEZ

Gorabide elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurren biribil hori ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte urte osorako. Lehenengo ospakizuna joan den ostiralean egin zuten. Ekitaldi ikusgarria aukeratu zuten horretarako, eta baita gonbidatu berezia ere. Hain zuzen, Kepa Junkera triki-tilariaren doinuei jarraikiz, Sarah Ramirezen koreografia bat dantzatuz flashmob batean parte hartu zuten urritasuna duten pertsonek, haien senideek eta elkarteko kideek.