DRAGATZERIK EZ EGITEKO ESKEAN

Abra Bizirik Getxoko plataformak Punta Lucero inguruan dragatzerik ez egiteko sinadura bilketa egin zuen joan den zapatuan Algortan (Getxo), Telletxen. Bilboko Portuko Agintaritzak 50 milioi metro kubo harea ateratzeko proiektua aurreikusita duela eta, lanean hasi ziren joan den urtarrilean Getxoko hainbat elkarte eta auzo eragile. Plataformak dioenez, dragatze horrek hainbat ondorio kaltegarri izango lituzkete, Aztik egindako txostenetan oinarrituta.