Aberastasun handiko lurrak ditu Enkarterri eskualdeak

Aberastasun handiko eskualdea da Enkarterri. Lur aberatsak ditu eremuetako askotan, fruitu arbolak eta patata, indaba, tomatea, piperrak, barazkiak eta beste landatzeko. Hain zuzen, hainbat udalerritan nekazaritza da oraindik nagusi. Txakolina egiteko mahastiak ere landatzen dituzte. Mendiz inguratutako eremua ere bada, eta ganaduentzako larreak ere baditu. Triano da, mendizerrei dagokienez, izenik ezagunena. Nekazaritzaz eta abeltzaintzaz gain, baina, sasoi batean meatzaritza ere landu zuten. Izan ere, harrobiak eta burdina eta beste metal batzuk zituzten meatzeak ere badaude eskualdean. Erromatarren garaietatik hasita ustiatu dituzte meatze horiek.