ERIK SATIERI BURUZKO HAUSNARKETA

Zuhar Iruretagoiena zarauztarraren Vexations proiektua ikusgai dago Errekalde aretoan. Bertan, artistak Erik Satie sortzaileari buruzko hausnarketa egin du eskultura, argazkilaritza eta musika bat eginda. Satie sortzaile iraultzailea izan zen, baina, bere garaian isilarazi egin zuten. Iruretagoienak, garai baten eta bestearen arteko urruntasuna tarteko, garai hartako aurreiritziei aurre egin die otsailaren 12ra arte zabalik egongo den erakusketan.