Laugarren lanuztea T-Systems enpresan

EKONOMIA. Laugarren lanuzte egunari ekingo diote gaur T-Systems enpresako Bizkaiko beharginek, hitzarmena betetzen ez delako. Sektore informatikoko enpresa da, eta, besteak beste, BBK, BBVA, Iparkutxa eta Barclaysen kutxa automatikoen mantentze lana egiten du. BBK-ko, Jaurlaritzako Justizia Saileko, Ur Partzuergoko, metroko eta hainbat udaletako informatika arloaren mantentze lana ere egiten dute.