ELKARTASUNA EZKUTATZEKO SAIOA

Euskal preso politikoekiko elkartasuna eskatzeko gune bihurtu zen joan den domekan Berango. Presoen aldeko solidarioek egurrezko kartel bat jarri zuten frontoiaren kanpoko horma batean, Euskal preso eta iheslariak etxera aldarrikatzeko. Presoei buruzko informazioa ematen duten euskarriak errespetatzeko eskatu zuten. Herenegun, baina, kendu egin zuen Udalak. Ertzaintzaren hiru patruila bertaratu ziren eta argazkiak atera zituzten pertsona bi identifikatu zituzten.