Durangoko Merkatu plaza euskal eskulangileen bilgune

Urtero bezala, Liburu eta Disko Azokaren egunetan Euskal Denda irekita egon da Durangoko Merkatu plazan. Arbaso artisauen elkarteak antolatu ohi du urtero; aurten 16. ekitaldia du. Larunbatean ateak ireki zituenetik, makina bat lagun igaro da bertatik, elikadura, gozogintza, beiragintza, zurgintza, ehungintza eta beste hainbat sektoretako eskulangileek egindako produktuak ikusi, ezagutu eta nahi izanez gero erostera. Aurten 50 erakuslek parte hartu dute: 27 bizkaitar, 13 gipuzkoar, 6 nafar, bi arabar, Behe Nafarroako bat eta lapurtar bat izan dira Durangon. Liburu eta Disko Azokak bezala, Euskal Dendak ere leku berezia egin dio aurten Galiziari, eta herrialde hartako eskulangileak izan dira gurean.