Berrehundik gora garaipen ehun urtean

Berrehundik gora garaipen ehun urtean

​Juanita izan zuten lehen trainerua. Gerora, Kaikutarra-n, Bilbotarra-n, Bizkaiko Ama-n, Cincuentenaria-n eta gaur egungo Bizkaitarra-n jarraitu dute sestaoarrek arraunean. Kaiku arraun taldeak mende bat bete zuen abenduaren 22an, eta ontzi horiekin lortutako banderak ikusgai izan dira egunotan Sestaoko udal erakusketa-aretoan. Izan ere, mendeurrena ospatzeko erakusketa ondu dute martxoaren 4tik 22ra; herenegun arte, lorpenak erakutsi dituzte; falta diren egunetan, argazki, ikus-entzunezko, dokumentu...

Urgentziazko arta industria ondareari

Urgentziazko arta industria ondareari

​Memoriaz beteriko gune bat da, Bizkaiko industria garaiko gakoetako bat. Sestaon, elkarrengandik hurbil daude Navaleko ontziolak, Labe Garaiak eta Aprendizen Eskola. «Hortik hasi ziren hazten enpresak, eta gune horri erreparatuta ulertzen da nola sortu zen Sestaoren historia industriala», esplikatu du Juan Carlos Delgado Sestao Berriko zuzendari kudeatzaileak. Egitura mardulen artean, ordea, badago beste eraikin bat, baserri tankerakoa, diskretua, baina «toki...

Tabulo, jolastu gaitezen berriro

Tabulo, jolastu gaitezen berriro

​Pantailei begira bizi den gizartea gara. Zutabetxo honetan duela hilabete batzuk idatzi nuen horretaz. Izan ordenagailua, izan sakelakoa: giza harremanetarako tresna nagusia bihurtu zaizkigu pantailak. Bada telefono konpainia ezagun bat jendea Whatsapp bitartez komunikatu beharrean deitzera animatzen duena telebistako spot batean. Barregarria da iragarkia, egia esan. Musikal baten itxura du, eta bertan kabaret bateko kantari batek esaten digu dei egitea...

Jose Arrueren beirate bat berreskuratu eta zaharberritu dute

Jose Arrueren beirate bat berreskuratu eta zaharberritu dute

​Bilboko Zenbat Gara elkarteak Jose Arrueren beirate bat eman dio dohaintzan Bilboko Arte Ederren Museoari. Ene… zelako saskilak! du izena artelanak, 1920-1923 urteen inguruan ondu zen Bartzelonako Rigalt, Granell y Cia lantegian, eta ezezaguna izan da orain gutxira arte, elkarteak hura berriztatzea erabaki zuen arte. Ia bi metro luze eta zabal da beiratea, eta euskal hondartza bateko eszena bat erakusten...

Bizkaibuseko langileek greba egingo dute asteartean

Bizkaibuseko langileek greba egingo dute asteartean

​Otsailak 22, Durangaldeko autobus linea. Ohiko ibilbidetik jo du Bizkaibuseko gidariak; halako batean, ordea, bortizki moteldu du abiadura aurrean doan autoak. Ezinbestean, autobusa gelditu behar izan du autobuseko beharginak ere. Lanean jarraitu ahal izateko, ibilgailua martxan jar dezan eskatu dio autoko gidariari, baina bestea keinuka hasi zaio, irainka balego bezala. Ondoren, autobusaren atzealdean jarri du autoa, eta Atxondoko hurrengo geltokiraino...

«Osasun sistema publikoa desegiten ari dira pixkanaka»

«Osasun sistema publikoa desegiten ari dira pixkanaka»

​Aspaldiko kezka da Osakidetzaren egoera Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformarentzat. Beste kontu batzuen artean, EAG etengabeko arretako guneak ixten ari direla salatu dute plataformako kideek, eta nabarmendu dute herritarren kalterako izango direla osasun arretan egindako murrizketak. Mireia Saiz bozeramaileak (Barakaldo, 1983) gaineratu du Osakidetza pribatizatzeko «beste estrategia bat» dela hori, eta, egoera salatzeko, manifestazioa egingo dute gaur, Arabako, Bizkaiko eta...

Korrika pasatzeko irrikan

Korrika pasatzeko irrikan

​Bi urteko itxaronaldiaren ostean, atzo abiatu zen Korrika, 23.a, Irunen (Gipuzkoa); giroa ezin hobea zen, eta elkartasun sentsazioa zabaldu zen jende artean. Bizkaian, ordea, bestelakoa da egoera: sei egun igaro behar dira oraindik ere Korrika herrialdera heldu arte, eta, ondorioz, urduritasuna da egunotako emozio nagusia. «Nik ardura sentitzen dut. Herritarrak ilusioz beterik daude, eta nabaritzen da Korrikaren zain daudela, gogotsu. Jakin nahi dute non...

Beltza aldarrikatuko dute

Beltza aldarrikatuko dute

​Bizkaian, txakolinari lotuen dagoen herrietako bat da Bakio, eta Bakion txakolin beltza egon izan da sustraituen. Azken hamarkadetan, zuria nagusitzearekin batera, haren itzalpean geratu da beltza. Baina bakiotarrek, kopuru apalagoetan bada ere, beltza ekoizten jarraitzen dute. «Gure nortasunaren parte da», esan du Bakioko Zabala upategiko ugazaba Iratxe Eguzkizagak. Horregatik, txakolin berriaren aurkezpen ekitaldian Bakioko txakolin beltza aldarrikatuko dute aurten bereziki....

Taldean indarra hartzeko

Taldean indarra hartzeko

​Berezia izaten da Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketa bertso munduko kideentzat. Ohiko txapelketen aldean, giro informalagoa izaten da saio horietan, eta hasiberriek eta beteranoek aukera izaten dute elkarrekin aritzeko. 2017an egin zuten lehenengoz taldekakoa, eta laugarren aldia jokatuko dute aurten, gaur hasita. Finala, berriz, maiatzaren 25ean izango da, Arrigorriagan. Bizkaiko bertsolaritzaren «oinarrian eragitea» du helburu txapelketak, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale elkarteko sustapen arduradunak...

Eskualdeak ere sendo daude

Eskualdeak ere sendo daude

​Lurraldeko txapelketek ez ezik, eskualdeko txapelketek ere badute indarra Bizkaian. Egunotan Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa jokatzen ari dira, kasurako, eta eskualdeko hamasei bertsolarik eman dute izena. ALBE Algortako Bertso Eskolak antolatu du, eta, lana eskatzen badu ere, «gustu handiz» egiten dutela kontatu dute bertso eskolako kideek. Martxoaren 23an jokatuko da finala. Halako txapelketen bitartez «formatu informal eta herrikoi batean» publikoarengana...